Skip to main content

Deskribapena

Ugatza saien artean espezie handiena da, 2,80 metroko hego-zabalera eta 6 kilogramoko pisua edukitzera iritsi daiteke. Hego luze zorrotzei eta erronbo itxurako isatsari erreparatuz gero, hegan egiten duenean erraz identifika daiteke. Gainerako saiek ez bezala, ugatzek gorputz osoa lumaz estalita dute: hegoak eta isatsa beltzak, eta burua eta sabelaldea, laranjak. Izan ere, burdin eta kareharrietan aberatsak diren erreketan bustitzean lumetan oxidazio prozesua gertatzen da, eta hainbat autorek portaera hori estrategia kriptikotzat hartzen dute. Mokoa oso garatuta dauka, estua eta oso gogorra, eta bertatik begietaraino antifaz beltza luzatzen da. Ugatzaren dimorfismo sexuala ez da oso nabaria, baina emeek gorputz eta moko handiagoak izaten dute orokorrean. Gainera, emeak 400 eta 1000 gramo gehiago pisatzen ohi dutela ikusi da.

Banaketa

Eurasia eta Afrikako eskualde menditsuetan banatzen da, baina bere populazio garrantzitsuenak ekialdeko eta hegoaldeko Afrikan daude, baita erdialdeko Asian eta Himalaian. Europako erdialde eta hegoaldeko eskualde menditsu gehienetatik desagertu da, gaur egun Espainia, Kreta, Korsika eta Balkanetako zenbait puntutara mugatzen da. Nafarroa Garaian baino ez ditu habiak egiten (7 bikote 1999an), bikote berri hauek kumatu egiten dute, baina ez dute lortzen haien txitak garatzea justu aurten Aralarreko bikotea lortu du bere txitan aurrera ateratzea, Gipuzkoan ere sarri ikusi izan da baina badirudi Aralar mendikateko Nafarroa Garaiko aldean habia duen alea dela.

Habitata

Ugatza mendiari lotuta dago, eta bertako ekosistema ugaritan ikus daiteke, baina elikatzeko duen modua dela eta, ungulatuak ugari diren landazabalak hobesten ditu, betiere haitz- labarrak gertu badaude. Izan ere, higadurak sortutako erlaitz eta arrakaletan habiak eraikitzen ditu. Habiak jartzeko ekosistema horien beharrak asko mugatzen du ugatza. Hala ere, oso eremu zabalak miatzen dituen espeziea da, elikatzeko animalien bila. Era berean, haize egokiak izatearen mende dago, elikadura eremu erraldoi hauek aztertzeko.

Kontserbazio estatusa

Atzerakada nabaria jasan du azken mendean eta egun Galtzeko Arriskuan izendatuta dago Espainian, bai eta Nafarroa Garaian eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Nazioartean, ordean, ikerketa gutxi egin dira eta IUCN erakundeak Arrisku Baxuko kategorian sailkatzen du, baina kontserbaziorako Europear itun askok babesten dute.

Mehatxuak

Ugatzaren mehatxuen artean honakoak aipa daitezke: argindar kableak, legez kanpoko ehiza, ehizarako erabiltzen den pozoia, elikagaien urritzea, ugal garaian lasaitasunik eza, habitataren eraldaketa bainon guzti horien gailentzen dena da haien jantokien nahita pozoitzea eta argindar kableak.

Kontserbazio ekintzak

Kontserbazio-jarduera nagusiek ugatza ugaltzea eta haren banaketa-eremuan berunezko ehiza eragozten duten jardueren debekua indartzearen alde egiten dute. Era berean, linea elektrikoak behar bezala zuzendu behar dira. Estatuan, ugatza kontserbatzeko estrategia bat dago. Erkidego mailan, espeziea kontserbatzeko hainbat ekintza-programa daude: Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Nafarroa. Hainbat tokietan berriro sartzeak saiakerak egon dira. Gure kasuan Aralarren espeziearentzat arrisku faktoreak txikitzeko ekintzak burutu dira (segimendu eta bikote ugalkorrentzat baldintza egokiak bermatzeko lanak).

Taxonomía

Reino: Animalia
Filo: Chordata
Clase: Amphibia
Orden: Urodela
Familia: Salamandridae
Subfamilia: Pleurodelinae
Género: Ichthyosaura
Especie: Ichthyosaura alpestris (Laurenti, 1768)

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea