Deskribapena
Oso garrantzitsua den habitat bat animalientzat zein beste habitat guztien elkar osasunerako erreka ertzek beren landaredia dute, erriberako landaretza izenekoa. Erriberako basoek flora eta fauna-aniztasun handia dute. Landaredi horrek zeregin garrantzitsua du ekosisteman, honako hauen kalitatean, horregatik betetzen duen funtzio nagusiak hauek dira:
- Animalien eta landareen babeslekua.
- Korridore biologikoa edo konektore ekologikoa.
- Ekosistemarako elikagai-iturria.
- Uraren kutsatzaileen iragazkia.
- Ertzak egonkortzea eta uholdeen eragina moteltzea (ur-goraldiak arintzea, sedimentuak atxikitzea, etab.).
- Akuiferoen kargaren hobekuntza.
- Ibaiaren intsolazio-mailaren eta uraren tenperaturaren erreguladorea.
Gure eremuan sistema hauek ez dira tamaina handikoak bainon bai balore ekologiko handikoak, haien artean bi bereizketa egin ditzakegu; kantabriar isurialdekoak (Araxes, Aguntza, Zaldibia…) Ebroko isurialdekoak ( Arakil, Larraun eta bere afluenteak) erreka zein errekasto guzti hauetan erriberako begetazioa egoera oso egonkor eta osasuntsuan¡ aurkitzen da.
Espezie adierazleak
- Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
- Loina arrunta (Parachondrostoma miegii)
- Ibai amuarraina (Salmo trutta fario)
- Haltza (Alnus glutinosa)
- Sahats iluna (Salix atrocinerea)
- Intsusa beltz (Sambucus nigra)
- Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Lotutako paisaia elementuak
Gure paisaiako elementu oso garrantzitsua izan da beti ur sistemak zein erriberako begetazioa, bai energia lortzeko (errotak, zentral hidroelektrikoak) zein ur aprobetxamendurako, modu horretan animalientzat ezinbestekoa den ingurunea da, eta horretan eduki ditzakegu haiekin topo egiteko aukera handienak.