Skip to main content

ARALAR MENDIA ETA INGURUKO BAILARAK

Natura agerian

Aralar mendia eta inguruko bailarak, oso zonalde aberatsa da ondare balio natural zein kulturalen alorretik, baina tamalez balio hauen inguruko ezagutza oso eskasa da eta dagoen apurra nahiko sakabanatuta ageri da. Gauzak honela Astiz-Irujo Fundazioak, Nafar gobernuak argitara ematen dituen ingurumen hezkuntza, boluntariotza eta herritarren zientzia dirulaguntzak baliatu ditu, Aralar mendia eta inguruko bailetako bioaniztasunaren kontserbazioan berebiziko garrantzia izan dezakeen plataforma sortzeko, orain arte jakitera eman diren argitalpenetan arreta berezia ezarriz.

Astiz Irujo Fundazioa, Aralar mendia, Larraungo bailara eta Lekunberri udalerriko natura eta kultura ondarearen kontserbazioa bermatzeko ekimenak bultzatzen ari den irabazi asmorik gabeko elkarte bat da.

HABITATS

Agertzen duten arrarotasun eta problematikarengatik nabarmentzen dira: landazabala eta goi mendiko larreak, hau da nekazaritza eta abeltzaintza sektoreekin lotura hestua duten habitatak. Ondorengo fitxa teknikoak baliatu nahi dira, Aralar mendian eta inguruko bailaretako habitatetako natura balioak deskribatu eta nabarmentzeko.

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea