Deskribapena
Nahiz eta aitzinatik gizakiaren okupazioa edo jarduerengatik erabilita izan, urbanizatutako guneetan gure animaliek eta landareen presentzia badago eta oso beharrezkoa da. Horretarako eta konibentzia onerako habitat honen balioa ezagutu behar dugu. Adibidez gure etxeetako teilatuetan uda aldera Afrikatik datorren txori bat, kumatu egiten du (Apus apus). Edo gure terrenoetako harri hesian zehar animalia txikien komunitate handiak egon daitezkeela (Podarcis muralis). Hauek adibide batzuk bakarrik dira, nola gure arteko lotura uste duguna baino gertuago dago.
Espezie adierazleak
- Horma-sugandila (Podarcis muralis)
- Hontz zuria(Tyto alba)
- Zozoa(Turdus merula)
- Etxe-txolarre (Passer domesticus)
- Sorbeltz arrunt (Apus apus)
Lotutako paisaia elementuak
Gure herrietan aintzinako etxe zein baserrien predominantzia egon arren, herri batzuetan etxe berriagoak daude hala ere landa guneko paisaia da; bere partzela desberdinduekin betiko harresiekin. Gune urbano hauetan nekazal zein abeltzain jarduera oso nabaria izan da, eta hau ondorio kaltegarri batzuk ekartzen ditu nabarienetako bat da lurren nitrogenazio handia ongarri kimiko edo ongarri gehiegi erabiltzeagatik eta lurraren zikloak ez errespetatzeagatik. Beste aldetik eta arazo berriago bat izan arren, espezie inbaditzaileak gurera iritsi dira ere hauek nahigabe edo ikerketa gabe landatzeagatik (naturalizatzeko zenbait inguru ) gertatu da, kasu nabarmenak biribilgune zein hiri parkeetan sartutako espezie batzuekin izan da ad: Buddleja davidii.