Azken urteetan denen ahotan dagoen kontzeptua da bioaniztasuna, berau deskribatzeko bide desberdinak erabili izan dira baina modu laburrean bizidun kopurua, aniztasuna eta aldarkortasuna barneratuko lituzke. Espezie barneko, espezie arteko edota ekosistemen arteko dibertsitatea barneratzen dituen kontzeptuak, denboran eta espazioan zehar dibertsitate biologikoaren aldaketa erakusteko balio du.
Kontzeptuak bizidun guztiak barneratzen ditu, bakteria mikroskopikoetatik hasi, landare eta animalia konplexuenetara bitarte. Aralar mendia eta inguruko haranetako bioaniztasunaren parte oso txiki bat ezagutzen da, eta ohikoa izaten den moduan, hiru erreinu nagusienetako bizidunen artean ezagunenak: onddo makroskopikoak fungi erreinuan, zuhaitz eta zuhaixkak plantae erreinuan eta ornodunak animalia erreinuan, izaten dira. Aralar mendia eta inguruko haranetako aberastasuna azaleratu nahian, hiru erreinuetako ordezkariak aukeratu dira.