Aralar mendi inguruko haranetan ohiko landazabal paisaiaren kontserbazioa bermatzeko (bere baitan sartzen direlarik baso autoktonoak eta gainontzeko paisaia elementuak) natura eta ekologia balioen kontserbazioa ahalbidetuko duten kudeaketa aktiboa behar beharrezkoa da. Gisa honetako lanak geroz eta hedatuago daude, izan ere Gipuzkoa eta Nafarroan azken hamarkadan, eragile zientifiko eta kontserbazionistak bere egin baitituzte. Halere, egitasmo hauen gehiengoa erabilera publikoko lurretan edota komunalean zein eremu babestuetan gauzatu dira, jabetza pribatuko lurretan traba gehiago izan dira eta. Ingurumen balio eta balio ekologikoen kontserbazioa faboratzeko jarraibide multzo bat proposatzen da “paisaia tradizionalaren kontserbaziorako nekazal erabilera egokiak” atalean. Gisa honetako kudeaketak ez du lursailen produktibitate garaia helburu nagusitzat, nahiz eta nekazal jardueratik jasotako produktu desberdinak probestu daitezke, epe ertainera begira, lursailen kudeaketaren bideragarritasuna. Inguruko nekazari eta abeltzainekin elkarlanean, izan lursailen kudeaketa zein kontserbazioari begira edota lursailen erabilera eta ustiapenaren ikuspegitik, tokiko ekonomian eragin zuzena izanik eta lehen sektorea indartuz, egun dituzten arazo eta erronkei konponbide bat emanaz.
Aralar mendi inguruko haranetako paisaia tradizionalak ezaugarri bat erakusten du, alde batetik dibertsitate altua eta bioaniztasunaren kontserbazioa ahalbidetzen duten paisaia kulturaleko mikroelementuen presentzia. Jarraian adierazten den zerrendan. Jarraian adierazten den zerrendan paisaiako elementu batzuk aditzera ematen dira agertzen duten balioagatik, erabiltzaile zein bioaniztasunaren mesedetan gauzatu beharreko kudeaketa ekintza multzo bat proposatzen delarik.
Modu espontaneoan edota iraupen luzeko hezeguneak galdu egin daitezke lurraren erabilera aldaketen ondorioz, eta ingurune hauek behar beharrezkoak dira hainbat bizidun urtarren biziraupenerako, izan ere eremu horiek erabiltzen baitituzte ugaltzeko. Zenbait talde faunistikorentzat, tamaina txikiko hezegune hauek oso garrantzitsuak dira. Egoera honetan hezegune natural zein artifizialek paper garrantzitsua hartzen dute populazio hauen biziraupenean. Bi bide daude bizidun urtarren kontserbazioan faboratzeko: (1) existitzen diren hezegune artifizialak egokitu, eta (2) hezegune berriak sortu, kasu gehienetan putzu artifizialak, izan ere Nafarroan eta inguruko komunitateetan ekintza hauen eraginkortasuna frogatuta geratu baita. Ondoren aditzera ematen diren proposamenak putzu berriak sortu edota aurrez existitzen direnak moldatzeko dira.
- Ur gune artifizialak (uraska, iturri edota ur biltegiak), noizbehinka sumidero edota tranpa moduan funtzionatu dezake, eta bertara erortzen diren animaliak atera ezinda geratu ostean hil egiten dira. Akats txiki hau konpontzea gauza nahiko erraza da, ur gune artifizialaren kanpoaldea eta barnealdearen artean komunikazioa baimentzen duten arrapalak ezarriz, aski litzake. Prozesu hau modu desberdinetara egin daiteke: izan zementuzko obra txiki baten bidez, edota harri zein materialak pilatuz ertzetan.
- En otras ocasiones el problema relacionado con los puntos de agua artificial es su desecación por desuso y/o deterioro. Para algunas especies (sobre todo las ligadas a medios temporales-permanentes) resulta esencial disponer de una nube de puntos de reproducción repartidas por el territorio, por lo que se debería impulsar el acondicionamiento de los puntos de agua artificial, reparando grietas y/o fugas, y restituyendo los caudales de abastecimiento de agua ordinarios.
- Beste kasu batzuetan ur gune artifizialei lotutako arazoa erabilera eza edota hondatzeekin erlazionatutakoak dira. Espezie batzuentzat (batik bat hezegune tenporal-iraunkorrekin lotuta daudenak), lurraldean zehar barreiatutako ugal puntuen behar handia dute, gauzak honela ur gune artifizialen egokitzapena, pitzadura edota ur ihesbideak konponduz, edota ohiko ur emariak lehengoratuz.
- Beste aspektu bat ere aintzat hartu beharra dago ur gune artifizialen kasuan, hondakin edo isurien erauzketa, batik bat materia organiko pilaketak ematen dira putzuetan. Kasu batzuetan uraskak hustu eta sakonki garbitu beharra daude, baina lan horiek burutzerako orduan aspektu bat aintzat hartu beharra dago, bizidun urtarrak gutxien eragingo dituzun garaiak erabili beharko lirateke lan horiek burutzeko. Anfibioen larba fasea aintzat hartu beharko litzateke, eta ondorioz ekintzak agorraldian gauzatu (abuztu-irailean), izan ere urte sasoi honetan anfibio zapaburu gehienak eta burruntzi ninfa gehienek metamorfosia osatuta izango dute. Gogorarazi beharra dago uretan anfibio espezie batzuen larbak egon daitezkeela, adibidez txantxiku arruntaren larbak urte osoan zehar uretan ikus daitezke; kasu horretan, garbiketa lanak hasi aurretik zapaburuak jaso eta ur baldeetan utzi beharko lirateke, uraska berriz urez bete osten berriz bertan ezarri..
- Hezegune naturalen urritasuna putzu tenporalak sortuz konpentsatu liteke, anfibio espezie gehienak metamorfosia gauzatu arteko putzua egokituz. Kostu ekonomiko gutxiko ekintzak dira, eta herritarren partaidetza izan dezakete. Hezeguneak sortzerako orduan helburuak markatzea behar beharrezkoa da: (1) espezie mehatxatuen presentzia dagoen eremuetan, kasu horretan hezeguneak espeziearen habitat beharrizanen arabera sortuko lirateke; (2) eraldaketa handia jaso duten inguruneen kasuan, putzu sorrera helburu jeneralistagoak izaten ditu, ingurune urtarretara lotutako espezieen kontserbazioa, eta (3) amaitzeko hezkuntza zentroetan sortzen diren putzuak leudeke, kasu honetan ekintza hezeguneekin lotutako hezkuntza edukiak jorratzea izango luke helburu.
Aralar mendi inguruko haranetako landazabal paisaietan partzeletan banandutako mikrohabitaten mosaikoa nabarmentzen da. Horietan, kudeaketa desberdintzen da, biodibertsitatearen kontserbazioa errazten duen ingurune-aniztasuna lortuz. Nahiz eta azalera gutxikoak izan, partzelen arteko muga elementuak oso garrantzitsuak dira; izan ere, bertan ugaztun txikiak babesa bilatzen dute, hegazti txikiak kabiak jartzen dituzte, narrastiak aurkitu daitezke eta anfibio putzuen arteko sakabanatze-elementu gisa, funtsezko zeregina betetzen dute. Tamalez, paisaiaren ingurune hauek desagertzen ari dira eta horrekin batera, paisaia-kulturalaren elementu bereziak galduz, biodibertsitatearen kontserbazioa oro har zailtzen da. Hurrengo puntuetan paisaia hauen kontserbaziorako aholku batzuk proposatzen ditugu. Proposamen batzuk orokorrak izango dira eta beste batzuk Larraungo haraneko paisaia-kulturalaren ingurune bereizgarriren bati buruzkoak.
- Azken urteetan ohikoa da partzelen arteko muga-elementuak kentzea, eta ohitura hau ez da soilik Larraungo haranean ematen, Nafarroako ureztatze eta lehorte eremuetara orokortzen ari baita. Prozedura horiek PAC laguntzen ildo nagusiekin kontresanean dago, eta aldi berean, biodibertsitatearen galera areagotzea eragiten du; horregatik, lehenengo proposamena partzelen arteko mugen kontserbazioan bideratuta dago, belardi, larreen eta basoen arteko ekotonoak sortuz, zonaldeko elementu bereizgarrien, zuhaitz-zuhaixka autoktonoen hesiak esaterako, babesa lagunduz eta lursailak banatzeko erabiltzen dituzten harrizko hormak kontserbatuz.
- Hainbat haranetako partzela mugetan erabilitako elementuetan (zurezko eta alanbrezko hesiak eta/edo harrizko hormak) zuhaitz eta/edo zuhaixka ilarak gehitu beharko litzateke, heskai biziak sortuz. Herrialde anglofonoetan, heskai bizi baten sorkuntzari win to win jokabidea deitzen zaio, denek irabazten duten jokaera. . Erabiltzaileen eta lotutako faunaren onurak honakoak dira:
- Mugakideen lursailak haize nagusietatik eta aldi baterako haizeetatik babesten ditu.
- Neguko hotzak eta udarako beroak leuntzen ditu.
- Erabiltzaileentzat errekurtsoez hornitzen ditu: (1) fruituak, (2) ongarriak eta (3) konbustioan erabili daitezkeen elementu aprobetxagarriak, hesolak, makilak eta egurra, esaterako.
- Organismo mota askori elikagaiak, babeslekuak eta ugalketa-eremuak ematen dizkie, eta hiri-paisaietan eta/edo hiri-inguruetan fauna mugitzea errazten du.
- Hesi biziak:
- Heskai bizien landaketak bateragarriak/osagarriak dira horma edo hesiekin.
- Espezieen hautaketa eskura dagoen guneera egokitu behar da, eta aldez aurretik aztertu beharko dira eremuko heskai biziak, hobeago egokituko diren espezieak ikusteko.
- Beti zonaldeko espezieak erabili, mantenu premia gutxiago dutelako.
- Garrantzitsua da egitura trinko eta konplexu bat sortzea; horretarako espezie ezberdinak erabiliko dira, zuhaitz eta zuhaixken landaketak alderatuz.
- Ahal dugun neurrian, heskai monoesezifikoak sahiestea.
- Batzuetan aholkuak ematea zaila egiten da, hektarea erdiko partzel baten eta 10 hektarea duen partzelak ezin baitira parekatu, baina gomendio batzuk proposatzen dira nohizean behin edo orokorrean ezar daitezkeenak, hainbat faktoreren arabera:
- Harrizko hormak:
- Paisaiaren elementuak erabili, batez ere harrizko ertzak eta/edo blokeak, harrizko hormak egiteko eta, aldi berean, egondakoak zaharberritu eta/edo babestu beharko lirateke.
- Harrizko hormak zaharberritzeko/kontserbatzeko orduan, sendotze lanak egin litezke, baina ez lirateke estali behar horman zehar sortzen diren pitzadura guztiak. Lurrarekin kontaktuan dauden zuloak estaliz zuhaitz/zuhaixken errotzea galaraziko du, eta horregatik, ornogabe eta ornodun interesgarriak bizirik dirauten hormen zoko hauek mantentzea da ideia orokorra.
- Lehen esan bezala, harrizko horma zuhaitz eta zuhaixka espezie autoktonoez osatutako heskai biziarekin gehitu beharko litzaioke. Hormaren altueraren arabera, altuera gutxiko hormetan behe-mailako zuhaixkak aukeratu beharko lirate, eta tamaina handiagoko zuhaixkak horma garaienetan.
- Itxiturak:
- Hesirik ohikoena, ia bakarra, hesola eta alanbreen bidez egiten dena da (batzuetan txarrantxa erabiliz). Bi zatitzaile elementuen artean, harrizko hormak dira biodibertsitate gehien gordetzen dituztenak, baina heskai biziekin lagunduz gero, biek biodibertsitatearen kontserbazioa bultzatuko lukete. Zoritxarrez, elementu osagarririk gabeko hesia ohikoagoak dira, eta, beraz, jardunbide horrek inguruko natura-ondarearen debaluazioa eragiten du.
- Tamaina txikiko lursailetan edo abereen bitartez kudeatzen ez direnetan, alanbrerik gabeko zurezko hesiak jartzea bultzatu beharko lirateke, lizarrez, urrez edota sahatsez egindako hagak erabiliz, ohikoak izan baitira.
- Batzuetan, lursail publikoetan batez ere, alanbre eta arantzadun hesi bikoitzak egin izan dira heskai bizi landatu berriak babestu ahal izateko. Proposamen honekin, heskai bizi bat sortu nahi da, non behin finkatu eta eratu denean, lursailen banaketa gauzatzeko gai izango den. Horrekin batera, hesolak kendu ahal izango dira behin banalerroaren zatiketa finkatuta gelditutakoan.
- Harrizko hormak:
Batzuetan, lursail publikoetan batez ere, alanbre eta arantzadun hesi bikoitzak egin izan dira heskai bizi landatu berriak babestu ahal izateko. Proposamen honekin, heskai bizi bat sortu nahi da, non behin finkatu eta eratu denean, lursailen banaketa gauzatzeko gai izango den. Horrekin batera, hesolak kendu ahal izango dira behin banalerroaren zatiketa finkatuta gelditutakoan:
Zuhaitz mugarratuak (bertako basoak)
Zuhaitz motzak espezie askorekin egin daitekeen arren, Larraungo haranean gehien erabili izan direnak pagoak eta haritzak dira. Zuhaitzak lepatzea aintzinako teknika bat da non zuhaitza ez da hiltzen; egurrezko probetxua gutxiagokoa da oinarritik moztuta baino, baina basoa zuhaitzekin mantentzen da, abereak ezkurrez hornituz. Batez ere erdiko enborrak mozten dira, eta, beraz, zuhaitzek adaburua alboetara zabaltzen dute, tamaina txikiagoko (altuera) baina hedadura handiagoko (zabalera) adarrak sortuz. Enbor nagusian sortzen diren adarren forma bihurriak eta zuloguneak fauna handi baten babesleku dira, eta horien artean kakalardo saproxilikoen presentzia nabarmentzen da, mehatxupean dagoen taldea eta mehatxatutako espezieen katalogo edota zerrendetako espezie ugarik hornitzen dutelarik. Kasu horretan, neurri-proposamenak ez dira jarduketara bideratuko, baizik eta zuhaitz lepatuak zerrendatu eta ondoren babestera, biodibertsitatea kontserbatzeko paisaiaren intereseko elementutzat jotzen baitira.
Belar metak (landazabal atlantiarra)
Meta hitza metatu hitzetik dator. Gaztelaniaz, Almiar. Agerian dauden lastategiak dira, erdian makila bat dutela, eta, horren inguruan, belarra, lastoa, belar ondu edo iratzea pilatzen eta estutzen dira, urte osoan zehar kontserbatzeko. Meten beheko aldean, lastoz beteta, narrastien gordeleku izan daitezke, musker berdea eta suge batzuentzat adibidez. Ugaztun txikiak ere ikus daitezke, hala nola liroiak, trikuak, satitsuak edo saguak, batez ere neguan, hartzidurari esker helmugaren barruko tenperaturak gora egiten duenean, eta makilean edo ‘ziri’ erraza da zapelatz, bele eta antzandobien pausatzea ikustea. Kasu honetan, kultura-elementu horiek kontserbatzeko ahaleginak euskal landa-paisaiak mantentzeko laguntza ematera bideratu behar dira, Larraun haraneko landazabal-eremuetan belar-metak osatzeko ekimenak sustatuz edo lagunduz.
Artzainen etxolak (goi mendiko larreak)
Goi mendiko larreekin lotutako elementu bat artzainen etxolak dira; zutik nahiz hondamendietan egon, fauna lokala erakartzen duten elementuak dira, ingurugiro berezi batean non baldintza klimatikoak nahiko txarrak izaten diren: haize parrastatsua, udarako intsolazio altuak eta neguko tenperatura baxuak. Espezie batzuk, ornogabe eta ornodun espezialistak batez ere, eremu hauetako inguruan egoten dira aterpetzeko edo elikagaia bilatzeko, eta beraz, eremu hauek fauna aurkitzeko interes berezia dute. Zuhaitz lepatuen kasuan bezala, proposatutako jarduerak Larraungo haraneko goi-zonaldeetako kultura-paisaiako elementu horiek babestera bideratu beharko lirateke.