Skip to main content

Astiz Irujo Fundazioak Lekunberriko udalerrian 51 lursail ditu jabetzan, guztira 33,35 hektarea estaltzen dituzte, gehienbat lursailak larre, belardi edota labore lurrak dira. Betiere Astiz Irujo Fundazioaren helburuak aintzat hartuz lursail hauek alokairuan daude. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen aholkularitzarekin, lursail hauetan bete beharreko arauak eta gomendioak txertatzen dira, izan ere Astiz Irujo Fundazioak kustodia hitzarmen bat sinatu zuen Aranzadi Zientzia Elkarterekin, lursail hauek natura balioen kontserbazioren ikuspegitik balio altua izan dezaten. Dagoeneko zortzi lursail alokatu dituzte baina oraindik lursail gehiago daude eskuragarri. Gehienbat nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboaren aldeko gara, izan ere ustiaketa eredu hauek bateragarriagoak dira natura eta kultura balioen kontserbazioarekin.

Lursail bat alokatzeko interesa duten pertsonentzako txantiloila.

Formularioa deskargatu

Astiz Irujo Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ekisaintza akordioa sinatzen.

 

 

 

 

 

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea