Skip to main content

Deskribapena

Karpoforo faszikulatua, bihurria, ahula, hainbat klaba independentez osatua 5-10 altueran, oso hestuak, oinarrian batuak baina hazkuntza indibidualarekin, koral antzerakoa (forma zilindrikoa, fusiformea edo klabiformea), beti mutur aldera estutzen da. Kolorazioa oso aldakorra da, okre-argia, gris-arrea, hori-larru kolorekoa, arre-iluna heldu fasean, baina inoiz zuria. Hankarik gabea eta haragia oso ahula da, batik bat karpoforoak hutsuneak dituztelako, gauzak honela oso hauskorra da. Barne aldetik kolore argiagoa du, ia zurixka izateraino. Ia ez du usairik eta zaporea nahiko suabea da.

Banaketa

Ipar Amerika eta Eurasian zehar barreiatzen den espeziea, gune batzuetan oso espezie ugaria. Eskualdean, isurialde kantauriarrean leku gutxi batzuetan aurkitu da.

Habitata

Larre, belardiak. Altuera baxuko guneak, hezeak, goroldioekin, zuhaitzetatik gertu. Udazken amaieran gorpuzten dira.

Kontserbazio estatusa

Onddo mehatxatuen liburu gorrian barneratuta dago, Galzorian kategorian.

Mehatxuak

Larre eta belardiak ongarritzeko egun erabiltzen diren teknikak eremuaren kalitatean eragiten du, gauzak honela espeziearen habitat potentziala degradatzen ari da eta ondorioz populazio guneen arteko zatiketa areagotuz doa.

Kontserbaziorako ekintzak

Printzipioz ez dira kudeaketa ekintzak gauzatu, espeziearen egoerak hobera egin dezan dibertsitate altuagoko larre edo belardiak mantentzea garrantzizko zeregina izango litzake.

Taxonomía

Reino: Animalia
Filo: Chordata
Clase: Amphibia
Orden: Urodela
Familia: Salamandridae
Subfamilia: Pleurodelinae
Género: Ichthyosaura
Especie: Ichthyosaura alpestris (Laurenti, 1768)

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea