Skip to main content

Deskribapena

Orokorrean nahiko musker ikuskorra da, batik bat agertzen duen tamainagatik, noizean behin 70 zm-ko muga gainditzen du luzeran. Plaka okzipitalaren zabalera ezaugarri bereizgarri da, eta normalean frontala baina zabalagoa izaten da. Bizkar aldeko ezkatak granulatuak eta apur bat karenatuak; sabel aldekoak aldiz zabalagoak dira eta euren artean teilakatzen dira. Kolorazioa eta diseinua aldatzen doaz urteen poderioz eta jatorri geografikoaren arabera, nahiz eta helduek bizkar aldean ezkata hori eta beltzak agertzen dituzte, ozeloak egituratuz. Alboan orbain, borobil edo erdi borobilak agertzen dituzte, kolore urdina izaten dute.

Banaketa

Bere banaketa areak Italia ipar mendebaldea hartzen du (Liguriako eskualdea), Frantziako hegoaldea (gune mediterraneoa barneratuz, Rodanoko bailara, erlaitz kantauriarra, eta Lot-eko eskualdea) eta Iberiar Penintsulako gehiengoa. Erlaitz kantauriarreko gune hezeenetan falta da, eta goi mendiko gune batzuetan ere, ez dago presente Iberiar Penintsulako hego ekialdean, bere genero bereko espezie bat bertan agertzen baita Timon nevadensis. Galiziako kostalde atlantiarrean irletako populazioak daude.

Habitata

Klima mediterraneoa duten eskualdetako espeziea da. Halere eskualde hauen baitan, espezie eklektikoa kontsideratzen da, oso baldintza desberdinetan aurkitu daitekeelako. Adibidez bere banaketa arearen hegoaldean kostako areatzetatik hasi eta ingurune mediterraneotara iritsi daitezke. Baso mediterraneoetako argiguneetan ikus daiteke, bide ertzetan eta nekazal guneetan, zona harritsuetan, iberiar penintsulako hegoaldean ibarbasoetan, edota zenbait irlatan, hiriko parkeetan edota Portugal eta Galiziako kostaldean marearteko guneetan. Larraungo bailaran bere banaketa area Aralarreko mendilerroaren hegoaldera mugatzen da, influentzia mediterraneoa duten guneetara hain zuzen. Orokorretan, sastrakadi dentsoak dituzten guneak ez ditu gogoko, ondorioz sastraka itxiko guneetan nekez topa liteke. Dudarik gabe landaredi motzeko gune argiak ditu gogoko, betiere babeslekuak izan ezkero.

Kontserbazio estatusa

Espeziea ez dago babestuta ez estatu mailan ez mundu mailan, halere banaketa arearen mugan dauden populazioak adibidez Nafarroako iparraldean (Larraungo bailaran) edota Araba eta berriki Gipuzkoan topatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan Interes bereziko espezie moduan sailkatuta daude.

Mehatxuak

Espeziea presente dagoen eremu gehienetan espezie ugaria da gardatxoa. Halere, iraungipen lokalak nahiko azkar eman dira, eta orokorrean populazioetan bakanketa bat gertatzen ari dela dirudi. Iraungipen partzial hauen kausa nagusia, gizakiaren erruz inguruneak jasan dituen aldaketak izan dira, eremuetako fauna eta floran eragina izan duten eraldaketak. Modu argian paisaia kulturalaren elementu desberdinen galerak modu zuzenean kolpatu du espeziea, izan landazabal zein nekazal gune estentsiboetako hesi bizi zein hormazko harriak desagerrarazten ari dira eta.

Kontserbazio ekintzak

Hainbat zientzialarik gardatxo dentsitatearen beherapenaren zantzuak izan dituzte, gauzak honela espeziearen epe luzerako jarraipena ezinbesteko ikusten dute. Espainiako Anfibio eta Narrastien Liburu Gorrian ikerketa lan hori martxan jartzeko beharra azpimarratu zuten, espeziearen populazioaren joera ezagutzeko. Denborarekin paisaiako elementu desberdinak balioan jarri eta berreskuratu beharko lirateke, labore-lur estentsibo (mahasti, lehorreko laborea…) eta landazabal atlantiarrean horren hedatuta zeuden hesiak eta hormak, bertako paisaia kulturalean mikrofaunaren kontserbazioan berebiziko duten elementuak.

Taxonomía

Reino: Animalia
Filo: Chordata
Clase: Amphibia
Orden: Urodela
Familia: Salamandridae
Subfamilia: Pleurodelinae
Género: Ichthyosaura
Especie: Ichthyosaura alpestris (Laurenti, 1768)

Sustatzailea

Babeslea

 

Laguntzailea