Deskribapena
Tamaina ertaineko harrapakaria, lumaje gorrizta du, isatsa urkilatua eta hegal azpiko orbainak zuriak ditu. Burua eta lepoa, bestalde, tonu grisa hitsa agertzen dute ildo fin oso ilunekin. Hegan dabilenean erraz bereizi daiteke, zeruan egiten dituen maniobrak oso deigarriak direlako, era berean silueta adierazgarria azaltzen du, isats urkilatu deigarriarekin kolore gorri laranjakoa, eta hegal luze belaunduak, orbain zuri deigarriekin.
Banaketa
Banaketa area nahiko mugatua erakusten du, populazioaren gehiengoa herrialde hauetan biltzen da: Alemania, Frantzia eta Espainia, izan ere herrialde hauek mundu mailako banakoen %90 biltzen dute. Espainiak populazio ugalkor oso garrantzitsua erakusten du, modu ezberdinean banatuta Nafarroa, Euskadi, Katalunia, Aragoi, Gaztela Leon, Madril, Extremadura, Andaluzia eta Gaztela Mantxako zenbait probintziatan. Nafarroan populazio negutarraren zentsoak gauzatu ziren 2019 eta 2020ko neguan, eta bi urte hauetan populazioak behera egin du, 2019an, 1839 banako zenbatu ziren eta 2020an, 1766.
Habitata
Kabia baso irekietan edo baso ertzean sortzen ditu eta zuhaiztietan, landazabal inguruko lurretan edota mendi baxuetan ikusi daitezke.
Kontserbazio estatusa
Espainiako hegaztien Liburu Gorrian Galzorian gisa sailkatzen dute eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Zerrendan ere, Galzorian kategorian izendatuta dago.
Mehatxuak
Espezieak jasaten dituen mehatxu potentzialak ugariak dira; pozoien erabilera ilegala, elektrokuzioa, harrapakinen populazioen beherakada, habitataren eraldaketa, eta elementu kutsakorrekiko esposizioa.
Kontserbazio ekintzak
Espezieak Nafarroan eta bere banaketa area osoan erakusten duen egoeraren aurrean kontserbazio neurri batzuk proposatu dira. Edozein kontserbazio egitasmok ukitu beharko lituzkeen hiru ardatzak landuz:
- Ikerketa: espeziearen ezagutzan sakondu beharko litzateke, bai fazeta negutar zein habiagilean, betiere mehatxuen gainean arreta berezia ezarriz. Era berean Penintsulako eta mundu mailako gainontzeko zientzialariekin esperientzia partekatu beharko litzateke, espeziearen mesedetan.
- Kudeaketa: espeziearen hilkortasun tasa murrizteko ekimenak burutu, babes eremu bereziak sortuz eta zaintza lanak indartuz, behar izan ezkero elikagaiak eskuragarri jarriz.
- Dibulgazioa: espeziearen kontserbazioa sozializatu, bere jarraipenen parte hartu dezaketen ingurumen boluntariotzak sustatuz, era berean bertako biztanleria miru gorriaren kontserbazioan inplikatu.