Deskribapena
Tamaina ertaineko onddo txapelduna, diametroa 3-7 zm, hainbat txapel gorpuzten dira txapel handi batean taldekatuz, hanka zabala. Txapel konbexua eta orokorrean gutxi edo gehiago ertzak zuzenak eta tolesdunak. Hanka jarraia modu progresiboan murrizten joaten da oinarri aldera. Haragi oso ahula eta biguna dauka, zurizko kolorea eta belztu liteke moztu edo igurtzi ostean.
Banaketa
Banaketa area mugatua erakusten duen espeziea, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan ikus daitekeelako soilik. Gure eremuan oso espezie mugatua da, isurialde kantauriarrean soilik aipu bakan batzuk ezagutzen dira. Kontserbazio egoera onean dauden baso helduetan ageri da, prezipitazio altuko eremuetan.
Habitata
Ektomikorrizikoa. Ondo kontserbatutako baso helduetara (Fagus, Quercus) lotuta dagoen espeziea, eta modu arraroagoan gimnospermoetan (Abies), lurzoru azido edo neutroetan.
Kontserbazio estatusa
Zerrenda gorrian sailkatuta dago, C erizpidea aintzat hartuz, Galzorian kategorian.
Mehatxuak
Agertzen duen banaketa area mugatuak, espeziearen beharrizan ekologiko bereziengatik da, horrek espezie zaurgarria bihurtzen duelarik, horren arabera, bertako baso kontserbatuen babesa ezinbestekoa da.
Kontserbaziorako ekintzak
Espeziea presente dagoen bertako baso ondo kontserbatuak babestu beharko lirake.