Deskribapena
Landare belarkara iraunkorra, errizomaduna eta tentea, 15-150 zm-en arteko altuera duena. Hostoak konposatuak dira, eta 3-7 hostoxka bikote ditu errakian eta hostoxka bat erpinean. Hostoxka horiek dira pedunkulatuak, horzdunak, luzanga-obatuak, 2-4 cm-ko luzera dutenak, kordatutako oinarria dutenak eta orokorrean glaukoak. Infloreszentziak azpi-zilindrikoak itxurakoak dira, kolore more iluna dute, eta panikula laxoetan antolatuta daude (albokoak pedunkulatuak dira). Infruteszentziak (2,5-5 cm-ko luzera) elipsoide formakoak dira, eta fruitu kantitate ugari (akenioak) osatzen dute, urna itxurako errezeptiboetan kokatuta daudenak eta hazi bakarra dutenak.
Fenologia:
- Loraldia: VI-VIII(IX)
- Fruituak emateko garaia: VIII-IX
Izaera sexual: Hermafrodita.
Polinizazioa: Zoofiloa.
Sakabanatzea: Barokoria.
Forma biologikoa: Hemikriptofitoa.
Banaketa
Espezie zirkunboreala, Europako zati handi batean, Asia epelean eta Amerika iparraldean agertzen da. Iberiar penintsulan batez ere iparraldeko erdian eta mendebaldean bizitzen delarik, bakanagoa da hegaldean eta ekialdean. Nafarroan, modu dispertsoan agertzen da iparraldeko erdian, eta Larraungo bailaran Altzo errekaren ertzean (Saparre) zitatu dute.
Habitata
Larre eta belardi hezeak, zohikaztegiak, ur-ibilguen ertzak, txilardietako sakonune hezeak, megaforbioak eta basope hezeak.
Lehentasunezko lurzorua: berdin dio.
Altitudea:
- Altitude tartea: (100)500-2.250 m.
- Landaredi estaiak: basalekutik subalpetarreraino.
Kontserbazio egoera
Nazioartea
- Hábitat Zuzentaraua: -
- Bernako hitzarmena: -
Estatua
- Katalogo nazionala eta Babes Erregimen Berezian dauden espezieen zerrenda: -
Nafarroa
- Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoa: Kaltebera
Pirinioak
- Pirinioetako floraren zerrenda gorria: LC
Mehatxuak
Nafarroan espezie honen 6 populazio soilik ezagutzen dira: Meanoko hezeguneak, Arxuriko zohikaztegia (Baztan), Jauregiaroztegiko hezeguneak (Auritz-Burguete), Auritzeberri-Espinaleko hezegunea, Larraungo bailara eta Lakora mendia. Populazio horiek, oso mugatuak izaten dira, ale kopuruari begiratuz eta hauek hartuko duten azalera kontuan hartuz; eta elkarrengandik oso banatuak daude. Gainera, gune hezeei loturiko habitatetan bizi da, oso sentiberak baitira eraldaketa eta degradazioaren aurrean.
Kontserbaziorako ekintzak
Ezinbestekoa da bizitoki dituen gune hezeak kontserbatzea. Larraungo bailaran, gune horietako asko degradatu egin dira, errekastoetako ertzak eraldatzearen eta degradazioaren ondorioz, eta larre eta belardi hezeen gehiegizko ustiaketagatik.